
Eusko Jaurlaritzako Barne Sailak oharbaten bidez jakitera eman duenez, bi gizonezko eta emakumezko batatxilotu zituen Ertzaintzak atzo arratsaldean Zumarragan,elektrizitate enpresa batean lapurreta egitea egotzita. Atxilotueimetalezko piezak eta material elektrikoa atzeman dizkieteatxiloketaren unean.
Iturri berak dioenez, atzo arratsaldekoordu biak inguruan, elektrizitate enpresa honetako langile batek hirupertsona atzeman zituen, ustez lapurretan ari zirela eta berak emanzuen abisua Ertzaintza etxean. Ustezko lapurrak, norbaitek ikusizituela konturatzerakoan, furgoneta batean ihes egin zutenarrapaladan. Aurrez aipatutako langilea, orduan konturatu zenmaterial ugari falta zela eta kalte ugari sortu zituztela laneremuan. Ertzaintzari abisua eman eta gutxira, ustezko hiru lapurrakEitzagako biribilgunean atzeman zituzten. Ertzaintzak esan duenarenarabera, ibilgailu barruan aurkitu zituzten enpresatik lapurtutakomaterialak eta ondorioz ustezko hiru lapurrak atxilotzeko aginduaeman zuten.