
Urretxuko Udaltzaingoakohar bitartez jakitera eman duenez, Santa Anastasia jaiak direla etakale mozketa ugari egongo dira egun hauetan.
Garrantzitsuenak hauek dira:
- Igandea, irailak 19 arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara Ipiñarrieta kalea eta Labeaga kalea guztiz moztuta egongo direla, beraz, kale hoietako garajetako jabeei eta baita ere Pagoeta, Mundo Mejor, Sorgintxulo, Lilibaso eta Basagastiko bizilagunei gomendatzen diegu, ordu hoietan ibilgailua erabili behar bada lehenago mugitzea.
- Iparragirre kalea itxita egongo denez une askotan, Avenidako eta Iparragirre kaleko garaje jabeei gogorarazten diegu , garajeetako irteeretaik Iparragirre 21erarte bi norabidetan izango da, beraz arretaz ibili.
- Astelehena, irailak 20; zezentxoak egongo direnez Iparragirre kalean 10:00etatik 13:00etara ezingo dira Iparragirre plazako garajeak erabili.
Era berean, jaietakoegitaraua begiratzeko gomendioa luzatu diete herritarrei, bestejai ekimenek eragin ditzaketen itxierak saihesteko.