
Egitaraua
Animatu parte hartzera eta inoiz bainogehiago jantzi baserritar!
- 07:00.- Gernikako Arbola plazan, ZEZENTXOAK
- 10:00.- URRETXUKO TXISTULARI, ZUMARRAGAKO TRIKITIXA ETA IRATZARRI DULTZAINARIEN KALEJIRAREKIN emango diogu hasiera egunari.
- 11:00etan hasita eta goiz osoan zehar, hainbat jarduera izango dira, Lekaio Kultur Elkartearen eskutik:
GOIZEKO EUSKAL JAIALDIA
Gai monografikoa: EZTIA
Goiz gozoa izango da inondik ere Euskal Jaia egunekoa, eztiari eskainiko zaio eta. Gozoaz gain, herrikoia ere izango da, ikusteko eta dastatzeko eskainiko den eztia bost erlezale urretxuarrena baita. Erle hauek nektarra eta polena zer lore motatatik ateratzen duten erakutsiko da, eta horrek eztiaren kolorean eta zaporean duen eraginaz jabetu ahal izango gara. Bestelako informazio osagarria ere ez da faltako; alegia, ikasi eta disfrutatu egingo dugu era berean Lekaioren eskutik.
- 11:00.- Pagoetan hasi eta Gernikako Arbola plazaraino HERRIKO MUSIKARI ETA DANTZARIEN KALEJIRA: Urretxuko txistulariak, Zumarragako trikitixa, Iratzarri dultzainariak eta Urretxu-Zumarragako eusko dantzari ikasleak.
- Ordu berean, ARTISAUEN ERAKUSKETA eta EUSKAL JAIALDIA Gernikako Arbola plazan.
- 12:00.- Aldiri kiroldegian ERRALDOIAK elkartuko dira, LEKAIO Kultur Elkartearen eskutik. Honako herri hauetako konpartsak izango ditugu: Amikuze, Legazpi, Ordizia eta Urretxuko Buruhandi bandoleroak. Gero, 12:00etatik aurrera, kalejiran ibiliko dira kaleak alaitzen: Labeaga kalea – Iparragirre kalea – Abenida – Gernikako Arbola plaza – Areizaga plaza – Nekolalde kalea.
- 12:30.- MEZA NAGUSIA Martin Deunaren elizan.
- 13.00.- Iparragirre kalean kantu saioa: “BENTAZAHARREKO MUTIKO ALAIAK” (Urretxu, Zumarraga eta Urrestillako kidez osatutako musika taldea) eta “IRUÑAKO MUTHIKO ALAIAK PEÑAKO KONPARTSAREKIN”
- 14:00.- EUSKAL JAIAREN partaide guztien arteko HERRI BAZKARIA Ederrena pilotalekuan.
- 17:30.- KARROZEN IBILALDI IKUSGARRIAren hasiera. Irteera Mugitegi industrialdetik izango da. Aurten, 7 koadrila aritu dira lanean. Koadrila hauek egindako karrozek eta ondoren aipatzen ditugun taldeek osatuko dute Euskal Jaiko ibilaldia.
- Koadrilak:
- ARLOTE
- … EDO
- MDY
- PRESOEN LAGUNAK
- TOZ
- ZINTZILIK
- ZOZE
- Ibilaldiko gainontzeko partaideak:
- Azpeitiko “Itsasi” Zanpantzar taldea
- Amikuze, Legazpi, Ordizi eta Urretxuko buruhandi bandoleroak. Hauekin batera, “Iratzarri” dultzaineroak
- Urretxuko Txistulari taldea
- ETA ABAR…….
- 18:30.- Gernikako Arbola plazan, URRETXUKO TXALAPARTARIEN eta ZUHAITZAREN SOINUA KOLEKTIBOAREN saioa.
- 19:15.- Ibilaldiko lehenengo karrozak Gernikako Arbola plazan sartzen hasiko dira.
- Denak Gernikako Arbola plazara heldu ondoren, EPAIMAHAIAREN ERABAKIA jakinaraziko da. Eta erraldoiek emango diote amaiera emanaldiari dantza batekin.
- 23:00.- ZEZENSUZKOA eta BURUHANDI BANDOLEROEN SARRASKIA. Ibilbidea: Iparragirre plaza – Abenida – Gernikako Arbola plaza eta handik, leku beretik, Iparragirre plazaraino itzuli.
- Ondoren.- Gernikako Arbola plazan, DANTZALDIA “TXIMELETA” taldearekin.
- 23:30.- EUSKARAREN ALDEKO KANDELA PIZTEA, kantu eta musikarekin batera, Gernikako Arbola Plazan.
Euskararen sugarraz,
Guztion indarraz…
Piztu zeuk ere zeure txingarra!
- 00:00etan.- “BEDAIOKO INGURUTXOA”, dantza herrikoia, Gernikako Arbola plazan.
- Ondoren, plazan bertan, “TXIMELETA” TALDEAREN DANTZALDIA, goizaldeko 3:30ak arte.
TXIMELETA TALDEA
2000. urtean sortutako plaza taldea. Ordutik hainbat txokotan ibili izan dira, herriz herri, plazaz plaza… eta bazter guztiak girotzen primerakoak dira.
- 00:00.- Txoznetan, kontzertua IZARGI taldearekin.
Santa Anastasia jaien egitaraua ikusiosorik, hemen klik eginda.