
Goierri Kirol Elkarteko zikloturistasailak antolatuta, ”Bizi bi batuz” bigarren bizikleta jaia izangoda asteburu honetan. Mendiko bizikleta proba izango da batetiklarunbat arratsaldean eta errepideko bizikleten irteera bestetikigande goizean. Izena emateko epea irekita dago jada. Goierri KirolElkarteko web gunean sartuta egin daiteke izen ematea. Irteteko uneanbost euro ordaindu beharko dira dortsala hartzerako unean.
Larunbatean mendikoa
28 kilometro luze izango da mendikobizikleten proba. Guztira 1400 bat metro igo beharko dira etaibilbidea iazkoaren oso antzekoa izango da. Irteera 16:30ean izangoda Kalebarren-Areizaga plazan.
Ibilbidea: Kalebarren-Areizaga plaza – Urretxuko industrialdea – Donardegi baserria – Santa Barbara eta Nebera – Aizpurutxo – Kalebarren-Areizaga plaza.
Igandean errepidekoa
Errepideko bizikleten irteera 09:00etanizango da Kalebarren-Areizaga plazan. 85 kilometroko ibilbideaantolatu dute, iazkoaren berdina. Zailtasun nagusienak Mandubiko etaAtagoitiko portuak izango dira.
Antolatzaileek iazko arrakastagainditzea dute helburu. Hirurehundik gora lagun bildu zituen ”Bizibi batuz” jaialdiaren lehendabiziko aldiak iaz eta aurten zenbakihori mantendu edo gainditzea nahi da. Jaiaren bigarren aldiaizanagatik, aipatutako bi bizikleta probek tradizio luzea duteZumarragan eta Urretxun. Hartara, mendiko bizikleten irteerakhemeretzigarren ekinaldia beteko du larunbatean. Errepidekobizikletenak aldiz, orain 22 urte egiteari utzi zioten txirrindulariirteera berreskuratzea zuen helburu iaz eta baita lortu ere.
Argazkia: iazko jaialdiko une bat Kalebarren-Areizaga plazan.