
Koadrilekin batera haurrek ere izandute zerekin gozatua, atzo ekitaldi ugari baitzituzten. Motolasterketetatik hasi, zezentxoekin jarraitu eta mendiko bizikletenikuskizuneraino. Abenidan bazkaldu eta gero gazteentzat jokoak eginzituzten Gernikako Arbola plazan. Herri kiroletako taldeak sokatiranjarri zituen koadrilak.
Azken eguneko beste bereizgarri batgau partean egindako kantu afaria da. Antton Valverderekin arituziren kantuan urretxuarrak, jaiei adio esateko.
Euskal Jai eguna
Goizean eztia izan zen protagonistaEuskal Jai eguneko azokan. Arratsaldean berriz, protagonismoa Zozekoadrilarentzat izan zen, berea izan baitzen epaimahaiaren iritzizaurtengo karroza ikusgarriena. Zorionak.
Urretxuko Txistulari Taldeak ere merezidu aipamen berezia. Jaietako egun guztietan izan baitira hauek eremodu batera edo bestera protagonista. Jose Mari Lasa, Jose JabierLarrañaga “Jostenka” eta Jose Manuel Kerejeta “Atxunberrik” ere jaso zutenlarunbatean ondo merezitako omenaldia, txistularien alardean.Zorionak hauei ere.