
Okendo, Txurruka, Elkano eta Antiguahiribidea birgaituko ditu Zumarragako Udalak, Eusko Jaurlaritzakemandako diru-laguntza bati esker. Aipatutako diru-laguntza Hiriberprogramaren baitakoa da, hondatuta dauden hiriguneak berritzerabideratuta dagoena haiz zuzen.
Zumarragako alkateak, Mikel Serranokesan duenez, lau proiektutarako diru-laguntza eskatu zion UdalakEusko Jaurlaritzari eta horietako bi onartu dizkiote. Hala, 94.000euro jasoko ditu Udalak Antiguako hiribidea berritzeko, lan guztienkostuaren %65a finantzatuko da diru horrekin. Korta tabernatik gora,bidea asfaltatuko da eta ur hoditeria berrituko da. Okendo, Txurrukaeta Elkano kaleetan egingo diren lanetarako berriz, 90.765 euroizango ditu Udalak. Posible den neurrian, espaloietan dauden oztopoarkitektonikoak kendu nahi dira.
Onartu ez diren proiektuak
Aipatutako bi proiektuez gain, bestebietarako ere eskatu zuen diru-laguntza Zumarragako Udalak. Azkenhauek dena den ez ditu onartu momentuz, Eusko Jaurlaritzak. SanGregorio auzoko parkea aldatzea zen Udalaren asmoa. Eitzagakofrontoia eta gasolindegiaren arteko eremuan eskailerak eta arrapalakaldatu nahi dira, baita lurzorua ere. Eusko Jaurlaritzak atzera botaduen beste proiektua Kalebarren asfaltatzearena da. Serranokjakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren Merkagune programarenbitartez diru-laguntza lortzen saiatuko dira orain.