
Bertsopaper, poesia eta narratibakoIparragirre sariketan parte hartzeko epea ostiral honetan, eguerdiko12etan amaituko da. Zumarragako eta Urretxuko udalek elkarrekinantolatzen duten ekimena da, sormena bultzatzeko helburuarekin.
Lanak Zumarragako Zelai Arizti edoUrretxuko Aizpuruenea kultu etxeetan aurkeztu beharko dira. Eskuz,bertara gerturatuta edo korreoz bidali ahal izango dira lanak.Lehiaketaren oinarrien arabera hiru modalitate aurreikusten dira:bertsopapera, narratiba lanak eta poesia. Lan guztiak euskaraz zeingaztelaniaz aurkeztu ahal izango dira. Kasu guztietan landu beharrekogaia librea izango da.
Sariei dagokionean bakarra izango damodalitate eta hizkuntza bakoitzeko, 600 euro. Bertsopaperlehiaketaren kasuan, 16 urtetik beherakoen mailan 150 euroko sari batbanatuko da. Lan irabazleak liburu formatuan argitaratuko dira.
Argazkia: Iparragirreren estatuaUrretxun
Egilea: Patxitrapero