
Butak 21 Zine Klubak hemezortzigarrenzikloa estreinatuko du bihar gauen. Bihar hasi eta abenduaren 23raarte luzatuko da udazkeneko ziklo berria. Guztira zazpi film, GrandReserve ataleko klasiko bat eta hiru DVD ikusteko aukera izango da.
Ikusgai izango diren filmak ausazaukeratutakoak izan dira. Gaur gaurkoak eta azken urteankarteldegietan ikusgai egon direnak. Lanen jatorriari dagokionean,Txina, Ingalaterra, Alemania, AEB, Frantzia, Iran eta Greziatiketorritako proposamenak izango dira ikusgai. Grand Reserve ataleanaurten, Jhon Ford-en klasiko handi bat ikusteko aukera izango da:“The man who shoot Liberty Balance”.
Film guztiak Zelai Ariztin proiektatukodira, ostiraletan eta sarrerak 3,50 euro balioko du, azkenaaipatutako filmaren kasuan salbu. Abenduaren 23an izango da GrandReserve saioa, doakoa eta zikloa isteaz arduratuko dena.
DVDak
Gainerako aldietan bezalatsu, gaurgaurko filmak ikusteaz gainera, klasiko handiak DVD formatuanikusteko aukera ere eskaintzen du Butak 21ek. Oraingoan, Pier PaoloPasolini zuzendari italiarraren hiru film aukeratu dituzte: “Solóthe 120 days of Sodom”; “Il vangelo secondo Matteo” eta“Accattone”. DVD emanaldiak Urretxuko Labeaga aretoan izangodira ostegunetan, 21:30ean eta sarrera doakoa izango da.