
Atzo arratsaldean egin zen saribanaketa ekitaldia Urretxuko kultur etxean. Zumarraga-Urretxuko,Legazpiko eta Ezkio-Itsasoko alkateak hartu zuten parte atzoarratsaldeko ekitaldian. Fokatu Urola Garaia lehiaketak zazpigarrenaldia bete du aurten eta ekimen honen bitartez, herritarren arteaningurumenarekiko kontzientziazioa bultzatu eta garapen iraunkorrarenkontzeptua zabaldu nahi izan dira.
Aurten txapelketarako gaia “Oinez”izan da, eta nahitaezkoa izan da argazkia ikusi bezain prontoeskualdeko lau herriren batean aterata dagoela konturatzea, argazkiabaloratzerako orduan. Guztira 10 pertsonek hartu dute partelehiaketan eta 22 argazki aurkeztu dira, hiru gehienez partehartzaile bakoitzeko. Epaimahaia berriz, udaletxe bakoitzeko kidebatek, Uggasako beste batek eta Argazki eta Ikatza argazkielkarteetako ordezkari banak osatu dute. Hauen arabera, honokoak izandira saridunak:
1. saria: Carlos Madiavilla
Argazkia: ”Caminando 3”
Saria: 300 euro, garaikurra eta diploma.2. saria: Juanje Gordillo
Argazkia: ”Por la sombra”
Saria: 200 euro eta diploma.3. saria: Julian Auzmendi
Argazkia: ”Mirandaola”
Saria: 100 euro eta diploma.