
Atzo, Fokatu Urola Garaia argazkilehiaketako sari banaketa ekitaldian Eskolako Agenda 21ez ere hitzegin zuten. Aurreko ikasturtean eskualdeko zazpi ikastetxeetako 3.405ikaslek hartu zuten ekimen horretan parte. Mikel Serrano,Mankomunitateko zuzendariaren hitzetan, Eskolako Agenda 21 proiektuabai eskoletan eta bai herrian urtetik urtera indar handiagoa hartzenari da. Proiektua eskoletan abiarazi zutenetik ikasleek energia,hondakinen arazoa, ekitatea eta kontsumoa landu dituzte.
Iaz,aldiz, Milurteko Helburuak gaiarekin hasi ziren, eta aurten ere ildobera landuko dute. Proposamenak zortzi helburu ditu: pobrezia etagosea ezabatzea, oinarrizko hezkuntza unibertsala lortzea,berdintasuna sustatzea, haurren heriotza tasa murriztea, amen osasunahobetzea, hiesaren eta bestelako gaixotasunen aurka jardutea,ingurumenaren jasangarritasuna ziurtatzea eta garapenerako mundumailako aliantza sustatzea.
Ikasturte honetan mugikortasuniraunkorra ere landuko dute. Serranok azaldu zuenez, bailarakohaurrek eta gazteek etxetik eskolara joateko duten modu propioarendiagnosia egingo dute, zerbitzuak eta beharrak ikuskatzeko.
Albistearen inguruko xehetasunak GoierrikoHitzan.