
Eraldatzen taldeak genero-indarkeriasaihesteko jardunaldia eta ahalduntze eskola saioa antolatu dituZarautzen igande honetarako. Ekimenak “Emakumeak mikroindarkeriaketa mikromatxismoak aztertzen” izenburupean garatuko dira 15:30etik19:00etara, Mitxelena kaleko 51an, Denon Etxea egoitzan.
Hiru hitzaldi eta hausnarketa
Jardunaldiaren helburuak zeintzuk direnazalduta, hitzaldien txanda izango da. Pilar Legarra erasotzaileenerrealitateaz arituko da. Yolanda Cerverok hartuko du hitza ondoren“Mikromatxismoak eta mikroindarkeriak ikustarazten” gaialantzeko. Bien gaineko hausnarketa saioa izango da ondoren, azkenhitzaldi batekin amaitzeko. Eraldatzeneko kideek egun gai hauaztertzeko dauden legeak izango dituzte mintzagai, indarkeria jasatenduten emakumeei benetako babesa ematen dien ala ez jarriko dute mahaigainean.
Jardunaldia nahi duen guztiarentzatdago irekita. Honen gaineko interesa dutenek 685 720 723 edo 695 786759 telefonoetara hots egin dezakete.
Argazkia: Eraldatzenek Zelai Ariztinantolatutako jardunaldi bat (artxiboko argazkia)