
Bihar goizean jokatuko den proba, 23urtez azpikoen mailako txapelketarako baliogarria da eta egunbakarreko iraupena izango du, azken urteetan zenbait aldaketa jasaneta gero. Azken urteetan izan da gora beherarik Goierriko Itzuliarenantolakuntzan. Orain bi urte, proba ez egitekotan ibili zenantolakuntza. Orduan arrazoi ekonomikoak tarteko. Azkenean baina,Gipuzkoako Kirol Federazioak hartu zuen froga antolatzeko ardura.Iaz, lehendabiziko aldiz ez zen Goierriko Itzulirik egin, dataegokiak aurkitzeko ezintasunak eraginda. Aurten, eta Goierri KirolElkarteak antolatuta, egun bakarrekoa bada ere, Goierriko Itzuliaeskualdeko errepideetara bueltatuko da.
Proba 108,2 kilometro luze izango da.Labeaga kalean izango da irteera, Goierri Kirol Elkartearen egoitzaparean 10:00etan. Handik Aizpurutxo, Azkoitia, Loiola, Azpeitia,Urretxu, Legazpi, Zumarraga, Ezkio, Ormaiztegi, Lierni eta Arrondokobidegurutzeak, Atagoitiko gaina, Motxorro, Legazpi eta Zumarragatikigarota Ormaiztegira bueltatuko dira berriz txirrindulariak, ondoren,Gabiria eta Itsasora igotzeko. Eitzaga igota Zumarragatik Urretxuraegingo dute parte hartzaileek Labeaga kaleko helmugara iritsi arte.
Antolatzaileen arabera 12:45eanamaituko da proba. Bitarte horretan dena den, kaleak itxita izangodira Urretxuko eta Zumarragako erdiguneetan. Autoa hartu behar ezgero, kontutan hartzeko gaia.