Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Aitor Andola: ACB ligak ez du sekreturik urretxuar honentzat (159. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/09/27
Otamotz

Saskibaloia modan dago eta euskal taldeen liga, ACB, munduko indartsuenetakoa da. Lehiaketa honek jarraitzaile asko ditu, baina gutxi dira Aitor Andola bezain fidelak.   ACB ligak ez du sekreturik 15 urteko gazte honentzat, talde gehienen kantxak bisitatu baititu eta jokalari onenekin argazkiak atera baititu. Real Madrileko Sergio Llullek bakarrik ihes egin dio. Harrapatzen duenean NBAra salto egingo du.   Aitor Andolak saskibaloia odolean darama, bere aita Jose Mari ere zaletua baita eta Goierri taldean jokatu baitzuen. Umetan telebistan ikusten zituen partida gehienak, baina azken hiru urteetan asko eta asko zuzenean ikusi ditu eta jokalari onenak ezagutu ditu. Joseba Urdangarin osabarekin eta Jon Idiakez Rooney lehengusuarekin joaten da.   Andolak talde ezberdinetako 100 jokalari baino gehiagorekin atera ditu argazkiak jada: Bartzelona, Real Madril, Joventut, Caja Canarias, Fuenlabrada eta, nola ez, hiru euskal taldeak. Urretxuarra aurtengo liga irabazi duen Caja Laboral-Baskonia taldearen jarraitzailea da.   Andolak saskibaloi jokalariengana hurbiltzea erraza dela dio. “Oso umilak dira eta eurengana gerturatzea oso erraza da. Futbolariekin alderatuz oso ezberdinak dira. Eskertzekoa da gurekin hitz egiteko eta argazkiak ateratzeko inongo eragozpenik ez jartzea. Zinpeko zaintzaileek jokalariek baino askoz ere zailtasun gehiago jartzen dizkigute. Baten bati urrutitik deitu diogu eta ez entzunarena egin beharrean guregana etorri da”.   Eurekin argazkiak atera dituztenetako batzuk mundu mailako izarrak direla aipatu behar da. “Gehien hunkitu gaituztenak espainiar selekziokoak dira. Munduko eta Europako txapeldunak eta Olinpiar Jokoetako azpitxapeldunak direla kontuan izan behar da. Jorge Garbajosa, Felipe Reyes, Ricky Rubio eta Juan Carlos Navarro, adibidez, mundu mailako izarrak dira eta ez digute inongo eragozpenik jarri eurekin argazkia ateratzea eskatu diegunean. Maila horretako futbolariengana heltzea ezinezkoa da”, azaldu du.   Dena den, hirukote hau geldituko duenik ez da jaio oraindik: Cristiano Ronaldori argazki bat ateratzea lortu zuten! “Santiago Bernabeu estadioaren kanpoaldean geunden, milaka pertsona zeuden eta segurtasun neurriak izugarriak ziren. Jokalariengana hurbiltzea ezinezkoa izango zela zirudien, baina Jonek ideia bikaina izan zuen: jendearengandik urrundu eta semaforo baten ondoan jarri ginen. Cristiano Ronaldori gorri jarri zitzaion eta argazkia atera ahal izan genion. Oso gertutik atera genion. Pentsa… grano bat ikusten zaio! Gizatiarra da nonbait!”, aipatu du txantxetan Urretxuko gazteak.   Andola, Urdangarin eta Idiakezek pasadizo gehiago dituzte kontatzeko. Grazia gehien egiten diena Ricky Rubiorekin lotuta dago. “Barakaldoko BECen izan ginen berarekin. Kantxan ez genuen lortu berarengana hurbiltzea eta galerietara joan ginen. Aurkitu genuenean, Joni komunera joateko gogoa piztu zitzaion. Ricky Rubiok Jon komunetik irten arte itxaron zuen! Gainera, ondoren Navarro eta Basileri deitu zien”, oroitzen du.   Donostiako zaintzaileek Bartzelonako izar gazteak baino eragozpen gehiago jarri zizkieten. “Ordubete eman genuen zain, baina ez ziguten pasatzen utzi. Autorako bidea hartu genuen eta Barbour ikusi genuen. Bere autoa gelditu genuen eta jaitsi egin zen. Handik minutu batera Pankok gauza berbera egin zuen”.   Tematiak izateaz gain, zortea dute. “Behin, Amaran, jatetxe baten bila genbiltzan eta motxila bat zeraman mutil gazte bat gelditu genuen. Andaluziar doinuarekin erantzun zigun… Rai zen, Lagun Aro taldeko basea!”. Dena den, beti ez dute zortea izan. “Sergio Llullekin argazkia ateratzea ez dugu lortu oraindik: bitan deitu diogu eta bietan ez entzunarena egin du”.   Jokalari hauekin guztiekin egon ahal izateko saskibaloi kantxa nagusiak bisitatu dituzte. “Saskibaloiaren tenplua Gasteizko Buesa Arena da, baina Fuenlabradan bizitakoa ahaztezina izan zen. Bere zalegoa sekulakoa da. 60 urteko emakumeek danborra nola jotzen duten ikusgarria da… Gainera, oso adeitsuak izan ziren gurekin: lehen ilaran jarri gintuzten, zuzendaritza-batzordeko kide batek klubaren etorkizuna diren bi afrikar gazte aurkeztu zizkigun, aldageletara sartzen utzi ziguten eta Luis Guil entrenatzaileak gurekin argazkia atera zuen kaleratua izan baino minutu batzuk lehenago. Ondoren Joventut taldearen hotelera joan ginen eta jokalari guztiek gurekin argazkiak atera zituzten”.   Euren azken biktimak Harlem Globetrotters taldeko jokalariak izan dira. Euretako batek eskumuturrekoa oparitu zien, gainera. Estatu Batuetako saskibaloiarekin lehen hartuemana izan ondoren, NBAra salto egiteko prest daude. “Hau guztia lagun batzuen laguntzari esker egin ahal izan dugu. Juan Carlos Gonzalez Gontxalek, adibidez, Tel Aviveko Maccabi taldeko jokalariek sinatutako kamiseta lortu behar digu. Hurrengo helburua Estatu Batuetara joatea da. Osabaren lagun batek, Bruce Storms du izena, NBA ligako hiru partida ikusteko sarrerak lortu behar dizkigu. Jack Nicholson aktorearen ondoan eseriko garenik edo Pau Gasolekin egongo garenik ez digu ziurtatu: hori gure esku”.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT