Zumarragako alkate Mikel Serranokdioenez Gabonetan hasi nahi ditu udalak Antioko interpretazio zentroaeraikitzeko lanak. Dioenez, guztia momentuz izapide administratiboeta burokratikoen menpe dago, eta horregatik atzeratu dira lanakhorrenbeste.
Proiektua egin zuen Ventura +Llimona estudioarigastuak doitzeko eskatu diote. Ostiralean amaitu zen Plan Bereziareninguruko alegazioak egiteko epea. Gipuzkoako Foru Aldundiko Kulturasailak egin du alegazioren bat, eta horiei erantzun behar zaie orain,nahiz eta “ñabardurak baino ez diren” Serranorenhitzetan.
Plan Bereziak Antioko ingurune guztiaren zaintzabermatzen du. Baselizaren ondotik hasi eta zirkulutan banatzen duingurunea, gertuenetik urrunenera. Gertuen dauden eremuen zaintza etakontserbaziorako baldintzak zurrunagoak dira, eta erakunde gehiagokparte hartzen dute horien ikuskaritzan. «Behin izapide horiekguztiak amaitutakoan, aurreko abenduan onartutako proiektuarekinhasiko gara lanean».
Aurrekontua neurtzeko eskaria
Alkateak dioenez Ventura+Llimona estudiokoekin hitz egin duaurrekontua ahalik eta gehien neur dezaten. Garai zailak diraekonomiari begiratuta, eta Antioko zentroan hori nabarituko daSerranoren hitzetan. Proiektu museografikoan eta exekuzio proiektuangastuak doitzea erabaki dute ondorioz.
