
Eguraldiak ez zuen lagundu 39.Goierriko Itzulian, larunbatean. Ehun eta zortzi kilometrokoibilbidea osatu eta gero Alejandro Paleo galiziarra (Ciudade de Lugotaldekoa) izan zen garaile, bigarren Alexander Ryabkin (Caja Rural)eta hirugarren Paul Kneppers zituela. Bigarren postuan geratu zenRyabkin 23 urtez azpiko kategoriakoa da, eta esprintean doi-doiirabazi zion Paleok.
Berez hirugarren sartu zenarekin arazoakizan ziren, eta behin betiko sailkapen orokorra atzerapenarekin emanzuten. Helmugara iritsi zen hirugarrenak aurretik lasterketa utziegin zuela konturatu ziren epaileak, eta Kneppers izendatu zutenazkenean, zegokion bezala, hirugarren.
Tarteka euriagoian-behean egin zuen. 10:00etan hasi zen lasterketa, eta eguralditxarrari ibilbidearen zailtasunak gehituta (hiru mendate zituzten)erretiratu zirenen zenbatekoa nabarmena da. Labeagako irteeratik 67txirrindulari atera baziren 31k besterik ez zuten bukatu.
Lehenordubetean, azkar
Bidean Atagoiti, Gabiria eta Eitzagakogainak igo behar izan zituzten. Goierri kirol elkarte antolatzailetikazaldu dutenez lehenengo 30 kilometroetan Azkoitiarako jaitsiera etabueltakoa azkar egin zuten, 43 kilometro orduko batazbestekoarekin.Hortik aurrera talde txiki batek ihesaldia egin zuen, 41 kilometroorduko abiaduran. Taldea osorik iritsi zen helmugaraino, ibilbideosoan tropela minutu erdira izan baitzuen.
Mikel Elorzakeraman zuen mendiko saria. Hirugarren postuaren eztabaidak taldekakosailkapena ere ukitu zuen, hasieran hirugarrentzat jo zutentxirrindulariak postua mantendu izan balu bere taldeak irabazikozuelako taldekakoa. Epaileen azken hitzak Telecom-Reyno de Navarraizendatu zuen talde onentzat.
Sailkapen orokorra:
1. Alejandro Paleo 2:38:58
2. Alexander Ryabkin 2:38:58
3. Paul Kneppers 2:39:22
4. Jon Garate 2:39:22
5. A. Belmoukhtar 2: 39:22
6. K. Domagalski 2: 39:53
7. Mikel Elorza 2:39:538.
8. Miguel Bergua 2:39:53
9. J.A Cerezo 2:40:15
10. Brad Carter 2:41:06
Taldeka. Telco-R. de Navara
Mendikoa. Mikel Elorza.
Argazkia: Alejandro Paleo, artxiboko argazkian.