Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Telephone Box (159. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/09/27
Otamotz

Dagokionari.   Gainezka daukagu zelaia: azalerak dituen metro koadroak baino kabina gehiago ditu kasik gainean. Eta zerbait erabaki beharrean gaude. Erabaki baino gehiago esango nuke. Erabaki eta egin: zelai gorri honetan ezin dut telefono-kabina gehiago landatu!   Hasieran polita zen. Iristen ziren bateko eta besteko, irla osokoak. Regent Streetekoak berritu behar dituztela, badakartzate kamioi batean hiru bat. Cavendish Squaren berria jarri dutela, hara non datorren beste kamioi bat. Southamptoneko bat ordezkatzekotan direla, hegoaldetik iparrera kamioian dakarte. Bamburgekoa kentzea erabaki dutela, ekarri hura ere hona, hemen guztiak gustura hartzen ditugu eta! Eta horrela zelaia bete arte, ez da telefono dei bakarra ere sartzen. Hasierako urte luzeetan, artzainak artaldea bezala ezagutzen nituen guztiak. Poliki-poliki nik neuk sartzen nituenez zelaira erraza zen. Batagatik edo besteagatik, kopeta beltza zutelako, begi okerra, buztana motza… ardiek bezala, telefono kabina guztiek zuten bereizgarriren bat.   Margoaren kolore gorria eta haren aldaerak; egituraren zorroztasuna edo borobiltasuna; kabinaren beraren tamaina, zifra gutxiko erreferentzia-zenbakia, gogoratzeko modukoa; kabina bakoitzaren barruko usaina… Eta idatzita zekarren istorioa.   Kabinen hilerrira iristen lehenengoa honela identifikatu nuen: Gerezi-gorria-06929. Hala zioen idatzita zekarren izkribuak: “Maite dudanak ez nau maite. Eta zuk?”. Angelu zorrotza zuen esaldiak. Iskina gehiegi gauza onerako. Labana handi samar batekin idatzia zela ematen zuen. Aurikularrean bertan. Jakin nuen zergatik: modu horretan, kabinatik dei bat egiten zuten guztiek luzatzen zioten eskua 06929an sos deia jarri zuenari.   Sagar-gorria-zenbakia ezin ondo bereizi-atearen azpialdea erabat higatua. Horrela identifikatzen nuenak istorio polita zuen atzean. “Ni zu banintz zenbaki honetara deituko nuke”. Eta azpian numeroa. Irakurri nuen lehenengo aldian beldurra sorrarazi zidan, larrialdiak sortu eta gero erremedioa jarri nahi dien norbaitek idatzi zuela pentsatuta. Mehatxu trazak hartu nizkion. Bigarren aldian, saiatu nintzen irakurketa positiboagoa egiten. Izan ere, ez nuen egunkarietan kabina hura zetorren kalean ez auzoan gertatutako albiste txarrik topatu. Eta hirugarrena, telefono kabinen hilerrira auzo bereko beste kabina bat etorri zenean egin nuen. Hark ere mezu bera zuen “Ni zu banintz zenbaki honetara deituko nuke”. Eta azpian beste numero bat.   Ezin izan nion kuriositateari eutsi, bi kabinak egondako auzora joan nintzen. Ikusi nuen hilerrian nituen kabina haien ordezkoek ere mezu bera zutela berriz, letra berdinez idatzita bai bata eta bai bestea. Zain egon nintzen nor sartzen zen ikusteko, batean eta bestean. Eta orain arte maitasun istorioa isilean eduki badut, ez dut orain aireratuko. Soil-soilik zera esan dezaket: auzo berean bizita ere elkar ikusi ezin zuten maitaleen istorio sekretua zegoen atzean. Kabina batetik bestera egiten zioten dei elkarri.   Beste hau ere oso gogoan dut: Alde batean, hemezortzi beiratxotatik zazpi hautsita-koroa tatxatuta-06323. “Gorroto haut Natascha!”. Aerosolez idatzia zegoen kasu honetan. Barrutik, beiratxoak apurtutako aldean eta apurtu gabeko beiratxoetan, hain justu. Alaba baten garrasia zen. Beste hau eskutitzaren amaierarako utzi dut: “Letrak hil dira”. Kaligrafia garbi eta dotorez atean bertan. Kabinan sartzera zihoazen guztiei heriotzaren abisua ematen zien. Telefono kabina gorrien hilerriko sarreran utzi nuen, datozen kabina guztiei harrera emateko.   Izkribuaren egilea zen John Brownengana iristeko zirenak eta bi egin behar izan nituen. Eskutitzen miresle zen John Brown. Jakina, eskutitzak jasotzera ohitutakoa ez zuen telefono dei labur batek asebetetzen. Eta hartarako ziren kabinak, diru-xehea xahutzeko. Dei labur-laburretarako. Normala John Brownen kexa.   Gainera ez zen beste ezertan enplegatu ezin zitekeen diru-xehe gehiegi izaten, ez zegoen ia sekretuak diren gaueko dei luzeak egiteko erosotasunik ez eta ohiturarik, ezin zen kablea besarkatuz hitz egin… Bizitza erdia konta eta asma zitekeen eskutitzak idazten eta irakurtzen imajinatu behar duzue John Brown eta kabinak horren guztiaren akabera ziren beretzat.   Aipatu ditudanak bost ale baino ez dira izan: gerezi-gorria, sagar-gorria, haren maitalea, beiratxoak hautsita zituena eta John Brownena. Hilerrira etorritako bost kabinaren historiak iradoki baino ez ditut egin. Bost hainbaten artean. Hasieran esandako moduan, zelaia bete bazaigu, askoz gehiago daudelako da. Bukaerako urte motzetan, telefono kabina gorriak pilatan ekartzen dituzte, kamioikadak. Nik bakarrik ezin diet errebisioa pasa. Are gutxiago kabina bakoitzaren istorioa eraiki. Iristen dira eta aparkatu egiten ditut. Apenas hartzen dut bertako eskuizkribuak irakurtzeko beta eta gero izkribuetako protagonistak bilatzeak bertutea eta lana eskatzen du.   Laster erabaki bat hartzen ez bada, antropologoen gozagarri soilik izango dira. Istorioak itxi gabe dituzten historia bezala. Bestela esanda, xomorroentzako hilotz. Dagokizuenek jakingo duzue halako galera gerta ez dadin zer egin.   Bada ezpada, “SMS mezuen aintzindariak hil dira. Zabaldu mezua”.  

Amaia Artolazabal

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT