
Iraila guztian zehar, astebururokontzertuak izan dira Zumarragako Antio baselizan XXVII.Musikaldiaren barruan. Bihar amaituko da 27. aldi hau, Javier Perezde Azpeitia piano-jotzailearen kontzertuarekin. 18:00etan izango daemanaldia, Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri-museoan. Doako autobuszerbitzua izango da Zumarragako Udalaren eskutik. Kontzertua bainoordu erdi lehenago irtengo da (17:30ean) Zumarragako parrokiaondotik.
Javier Perez de Azpeitia
EOSren ohiko kolaboratzailea eta LuisMariano Nazioarteko Lehiaketako pianista ofiziala izan da JavierPereze de Azpeitia bere sorreratik. Egun Musikeneko, EuskadikoMusika-kontserbatorio nagusiko, Teklatu Saileko buru da.
Kontzertuak eskaini ditu Musikasten,Hamabostaldi Musikalean, Donostiako Kultur Musikalean, MadrilekoUnibertsitate Conplutenseko udako ikastaroetan, Pau CasalsAuditorioan, Maestrantzako Antzokian, Madrilgo Antzoki Errealean etahainbat nazioarteko jaialdietan, hala nola: Granadan, Segovian,Torroella de Montgrin, Soriako Udazken Musikalean…
Nazioarte mailako zuzendari etaorkestra handiekin kolaboratu du, Jean-Louis Capezzalli, MichelArrignon, Vaclah Hudeoek, eta beste bakarlari batzuei lagundu diekontzertuetan. Era berean, zinegintzari loturikohainbat ekintza ere eraman ditu aurrera.
Argazkia: Javier Perez de Azpeitia (utzita)