
Zumarraga eta Urretxuko EAJ-PNV-kAbiadura Handiko Trenaren gaineko hitzaldia antolatu du astehonetarako. Hitzaldia ostegunean izango da, hilak 7, arratsaldekozazpietatik aurrera Zelai Arizti kultur etxean. Arantza Tapia,Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuak emango duhitzaldia. Tapiak AHTren proiektuari buruz hitz egingo du etabertaratzen direnek edozein kezka argitzeko aukera izango du.
Zumarragako eta Urretxuko EAJren ustez,Abiadura Handiko Trenaren proiektua “aparteko aukera” da biherrientzat. Bere garaian, trenak bi herrientzat suposatu zuena ondoezagutu eta gero, orain AHTak eta Ezkio-Itsason egingo den geltokiak“oparotasun olatu berri batera igotzeko aukera emango die” biherriei jeltzaleek adierazi dutenez.
Azterketa beharrezkoa
Bestalde, horrelako aukera batektrenaren inguruko prospekzio lan bat hasita izatea eskatzen duelauste du EAJ-k. Hala, Urretxuko Udalari eta Zumarragakoari gisahonetako azterketa batek ezin duela gehiago itxaron jakinarazi die.
Argazkia: AHT-k Ezkio-Itsasonjarraituko duen ibilbidea (utzita)