
Urretxuko Udalak antolatuta, MiguelAngel Oribe artistaren ”Barne arkitekturak” erakusketa inauguratuzen pasa den ostiralean Juan de Lizarazu erakusketa gelan.Erakusketa, artistak dioenez, ezagutzen ez duen horretara bidaia da,ibili gabeko bideak egiteko aukera eman diona. Erakusketak baina,arkitekturaz ere hitz egiten du, zutabeez, paretez eta bizitzekolekuez.
Artistak dioenez, betidanik izan dumuga horietara hurbiltzeko gogo berezia. Barne mugak, non materiafisikoak bestelakoa den materiarekin bat egiten duen. Egindako lanaosagai ezberdinez osatutako multzo bat da: egurrez egindakoeskulturak eta serigrafiak. Artista gehien erakartzen duena 3dimentsiotik 2 dimentsiora pasatzean gertatzen dena da eta teknikaezberdinen nahasketa.
”Barne arkitekturak” obrakaipatutakotik asko du, hots; mugen bilatzea, ezagutzen ez direnesparruetan aritzea, gune ilun asko.. eta, jakina, arkitekturatik ereasko du: habeak, zutabeak, hormak, bizitzeko espazioak, mugatutakoespazioak… Oriberen influentzia iturri guztietatik ere badu zerbaiterakusketak, hala Jean ARP, Jorge Oteiza eta bere desokupazioa,XVII. mendeko Miyamoto Musashi samuraia eta bere hutsarteaberasgarria, ZEN-en meditazioa, Van der Rohe eta bere eraikuntzak,Gerardo Rueda, Palazuelo eta Peña Gancheguiren zantzuaknabarmenak dira erakusketa guztian zehar.
Guzti hori izango da ikusgai datorrenurriaren 17ra bitartean, Urretxuko Juan de Lizarazu erakusketa gelan.Erakusketa irekita egongo da asteartetik igandera arratsaldetan,17:30etik 20:30era. Sarrera doakoa izango da.