
Zumarraga-Urretxuko EAJ-k AbiaduraHandiko Trenaren inguruan gaur arratsalderako antolatu duenhitzaldiaren harira, ondoko eskutitza helarazi dioZumarraga-Urretxuko AHTren aurkako taldeak otamotz.eus-i. ArantzaTapia, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako foru diputatuakemango duen hitzaldia dela eta, elkarretaratze zaratatsua deitu duAHTren aurkako taldeak gaur, 18:30ean Zelai Arizti parkean.
- Jarraian duzue irakurgai osorik, bidalitako oharra:
BIDE OKERRETIK GOAZ!
AbiaduraHandiko Trena ez da tren bat, lurretik doan hegazkina baizik, elitekogarraiobide garestia eta itzulerarik gabeko eragin ekologiko etasozial izugarriak sortzen ari dena.
Zumarraga-Urretxu ez danatur parke bat, astean hiru kolore ezberdinez ikus daitekeen erreka,Beasain-Durango autobidea sortzen ari den txikizioa, Orbegozokokiratsa, Urretxu sarrerako industri pabilioi hutsak, Orbegozo gainekozabortegi erraldoia eta Aizpurutxo bideko harrobia dira gureondasunaren adibide batzuk. Jaitsi zaitezte Deskargako errepidetikUrretxurantz edota jarri “Dia”ko errotondaren erdian eta irekibegiak!( agian Gipuzkoa osoan ez duzue horrelako kilometro karratu“politik” ikusiko)
Egoera tamalgarri hau gutxi balitzAntioko proiektu burugabea eta garapen itsuaren harribitxi den AHTadatozkigu gainera. Azken honek gure herrien azpitik gutxi gora behera90metrotara pasako den 5,4 kilometroko tunela utziko digularikopari.
Hau honela Zumarraga-Urretxuko EAJ-k Arantza Tapia,Mugikortasuneko eta Lurralde antolaketako Foru diputatua ekarrikodigu Zelai Ariztiko kultur etxera AHTaren “onurei” buruz hitzegin eta gure zalantzak “argitzera”.
Tapia andereñoak sekula emango ez duen informazioa:
- “EuskalY”ak, EAEn azken 20 urteetan azpiegituren eraikuntzan mugitu den bezainbeste lur mugituko du, 68 milioi m3 Hego Euskal Herrian. (Zumarraga Urretxuko tunelak 1.080.000m3 lur mugitzea aurreikusten da. Zenbat mila kamioi bidai ote dira?)
- AHTak tren normalak baino 6 bider energia gehiago kontsumitzen du.
- Proiektu txikitzaile honek 4790euroko dirutza suposatuko digu herritar bakoitzari.
- Ezkio-Itsason “merkantzien geltoki logistikoa” eta bidaiarientzako geltoki bana dago aztergai. Frantzian TGV linea berriak zabaldu eta gero halako tarteko geltokiak kentzea erabaki zuten tren lasterrari 7 minutu galdu arazteagatik.
- Inposaturiko proiektua da, inolako informaziorik eman gabe eta erdi isilean aurrera doana. Kontra azaldu den oro kriminalizatuaz eta “Bai ala Bai” logikan egina.
- “Dirua eta onurak” ekarriko omen ditu guretzat. Guretzat ez, betiko eraikuntza enpresa eta politikarientzat bai, herritarroi subkontratazioan oinarritutako lan prekarioa utziz.
Beste mila arrazoi ere badaudenez ostegunhonetan urriak 7, AHTaren aurkako kontzentrazio zaratatsua egingo daZelai Arizti parkean arratsaldeko 6:30ean. Bertan Goierriko AHTarenobren eragin larria azalduz panel informatiboak eta esku orriakbanatuko dira.
Beasain-Durango autobidea, Antiokoproiektua, AHT… EZ!!
Amalurra eta zentzuzko mundu bati BAI!