
Igande honetan, hilak 10 Urretxu etaZumarragako kale pintura lehiaketa izango da, bi herrietako udaletakokultura sailek antolatuta. Mihiseak Labeaga aretoan zigilatu behardira, 9.00etatik 10.00etara. Sari banaketa ekitaldia toki bereanizango da eguerdian.
Lehiaketa honetan edozeinek parte hartuahal izango du eta nahi beste lan aurkeztu ahal izango dira. Lanakigandean bertan egin behar dira bi herrietako kaleetan: Euskadiplazan, Renfeko trintxeran, Iparragirre plazan, Areizaga kalean etahauen inguruetan. Lanak 13.00etatik 13.30era bitartean aurkeztu behardira.
Sariak
Guztira sei sari banatuko dira.Irabazleak 600 euro eta garaikurra jasoko ditu. Gainera, 300 eurokobi akzesit emango dira. Horretaz gain, herriko margolari onenak 350euro eta garaikurra jasoko ditu. Azkenik, 16 urtetik beherako bigazteri material artistikoa emango zaie.
Argazkia: Idoia Bastida, iazkoirabazlea.
Egilea: Asier Zaldua.