
Pasa den larunbatean Euskadiko DuatloiKross Txapelketa ospatu zen Arriaranen. Froga honetan 6km korrika,20km bizikletan eta beste 3km korrika osatu behar izan ziren, bainaberezitasun batekin, ibilbidea mendikoa zela; bizikleta saioa,MTBarekin egitekoa zen, alegia.
Bi izan ziren Urola Asirauto Plazaolatriatloi taldeko partaideak: Josetxo Mujika, froga honekin EuskadikoTxapeldun titulu berri bat jaso zuena, beteranoen bigarren mailan etasailkapen orokorrean 25. postua erdietsi zuena; eta Roberto Renilla,lasterketa 79. postuan amaitu zuena.
Jon Azpiazu Hawaii-n
Bestalde, Jon Azpiazu Kona irlan(Hawaii-n) dago jada, Ironman frogaren munduko final mitikoan partehartzeko prest. Hawaii diziplina honen jaioterria da, han hasibaitzen duela 32 urte.
Zumarragarra hara joan den taldekidebakarra da, nahiz eta Aitor Alberdi ere sailkatua egon. JonAzpiazuren parte hartze honek amaiera borobila emango dio burututakodenboraldi bikainari; besteak beste ondorengoak lortu baititu:Espainiako Distantzia Luzeko Txapeldun, Europako Distantzia LuzekoTxapeldunorde eta Ingalaterrako Ironmanean eskuratutako emaitza ona,zeinak Munduko Ironman Txapelketarako sailkapena eman zion.
Mikel Murua euskal selekzioarekin
Bestalde, Mikel Muruak aurten egin dubere debuta triatloiean eta jada bere emaitza onak balioetsiz,Euskadiko selekzioak deitu du, Espainiako autonomia arteko TriatloiTxapelketan parte hartzeko. Lasterketa Cangas de Morrazon (Galizian)ospatu zen. Bertaratutako triatleten maila altua dela eta,igeriketako zatian sufritu egin zuen eta bizikleta saioan ere ez zuenzorte onik izan, talde nagusitik kanpo geratuz. Baina korrikakoatalean bikain aritu zen eta horri esker 80. postuan sailkatu zen.Sailkapen orokorrean, euskal selekzioak 7. amaitu zuen.
Argazkiak: Jon Azpiazu, Josetxo Mujika eta Mikel Murua, hurrenez hurren.
Egilea: Urola Asirauto Plazaola Triatloi Taldea.