
Hasi berri du Butak 21 zine klubakXVIII. aldia eta gainerako aldietan bezalatsu, gaur gaurko filmakikusteaz gainera, klasiko handiak DVD formatuan ikusteko aukera ereeskainiko du ziklo honetan ere. Oraingoan, Pier Paolo Pasolinizuzendari italiarraren hiru film aukeratu dituzte: gaur ikusiko den“Saló the 120 days of Sodom”; “Il vangelo secondoMatteo” eta “Accattone”.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Pier Paolo Pasolini.
- Gidoilariak: Pier Paolo Pasolini eta Sergio Citti, Sadeko Markesaren liburuan oinarrituta.
- Antzezleak: Paolo Bonacelli, Caterina Boratto, Umberto P. Quinavalle, Helene Surgere.
- Herrialdeak: Italia eta Frantzia
- Urtea: 1975
- Iraupena: 110 min.
Filmari buruz
Inoiz egindako film bitxi etaeskandalagarrienetako bat da hau. Mussoliniren diktadurapeko Italianzenbait gazte bahituak dira faxista talde baten sexu gose ilunakasetzeko. Iraupenaren bi orduetan zehar ikusitako irudiak, bortitzak,iraingarriak, beldurgarriak eta, zergatik ez esan, nazkagarriak dira.Hainbat herrialdetan debekatuta egon da hainbat urtetan zehar etazuzendariaren heriotza ondoren estreinatu zen 1975an bertan.
Emanaldia Labeaga aretoan izango da,21:30ean. Sarrera doan izango da.