Busca Isusiren omenezko 28. BuzkantzaLehiaketa azaroaren 7an, igandea, izango da Zumarragan. Euskadiplazan egingo dira lehiaketa eta erakusketa. Buzkantza lehiaketarakoeguna jarrita, odolkigile profesionalek bakarrik parte hartu ahalizango dute, azken urteotan bezala. Lehiaketan parte hartu ahalizateko izen-emate epea urriaren 14an, osteguna, irekiko dute, eta22ra arte egongo da zabalik.
Harakinek erakusketan ere partehartuko dute, odolkiak eta txorizoak dastatzeko eta saltzeko jarrita.Herriko zenbait artisauk ere postuak jarriko dituzte, larrua, zumeaeta ehoziriak lantzeko.
Argazkia: iazko buzkantza lehiaketako parte hartzaileak eta irabazleak.
