
Aritz Lasa urretxuarrak eta Lemunokostiral honetan jokatuko duten partidak irekiko du aurtengo pilotakolau eta erdiko txapelketa. Hala eman zuten ezagutzera herenegunBilbon egindako aurkezpenean.
Aspe eta Asegarce enpresetakohamarna pilotari ariko dira txapelketan eta horietako bat Lasaurretxuarra izango da. Aspe enpresak Gonzalez, Irujo, Titin eta JulenRetegi aukeratu ditu serie-buru moduan, eta laurek final-laurdenetanhasiko dute txapelketa.
Lasa aurrelari urretxuarra, berealdetik, lehen kanporaketatik hasiko da jokatzen, finalzortzirenetarako txartela eskuratzeko helburuz. Barriola, Zubieta,Olazabal, Xala eta Beroiz dira Eibarko Aspe enpresak txapelketansartu dituen gainontzeko pilotariak.
Hilaren 15ean izango daLasaren eta Lemunoren arteko partida, pilotari urretxuarrak atzobaieztatu zuenez Ederrena pilotalekuan. Irabazleak Patxi Ruizen etaOlaetxearen arteko irabazlearen aurka jokatuko du finalzortzirenetan, eta kanporaketa hori igarotzen duenak Martinez deIrujo izango du zain final-laurdenetan.