
Gipuzkoako Gurutze Gorriak 140.urteurrena bete du eta hori ospatzeko asmotan, Urola Garaiko GurutzeGorriak hainbat ekintza antolatu ditu aste honetarako. Hiru hitzaldiizango dira gaur hasi eta ostiralera bitarte, bat eguneko.Larunbatean aldiz tailerrak eta erakusketa antolatu dituzte ZelaiArizti parkean. Ikusi egitaraua:
- Urriak 13, gaur: “Lehen laguntza etxean”. Hitzaldia Urola Garaiko Gurutze Gorriaren Hezkuntza sailaren eskutik.
- Urriak 14, osteguna: “Haiti berreraikitzen”. Hitzaldia Gipuzkoako Gurutze Gorriko nazioarteko kooperazio departamentuaren eskutik.
- Urriak 15, ostirala: “Gipuzkoako Gurutze Gorriaren 140. urteurrena”. Hitzaldia Enrique Samaniego Gipuzkoako Gurutze Gorriko lehendakariaren eskutik.
- Urriak 16, larunbata: Zumarragako Zelai Arizti parkean ekintza ezberdinak egingo dira goizeko 10:00etan hasita: lehen laguntza tailerra, txapak eta imanak egiteko tailerra, baliabide eta materialen erakusketa…
Hitzaldi guztiak Zumarragako ZelaiArizti kultur etxean izango dira 18:30etik aurrera.
140 urtez Gipuzkoan
1864. urtean sortu zen Gurutze Gorria.Egun, 180 herrialdeetan egiten du lan bere jarduna herrialdebakoitzaren baldintza eta behar zehatzetara moldatuz. Gipuzkoarenkasuan, erakundeak 1870ean hasi zuen ibilbidea eta egun tokiko 16batzordez eta lurralde batzorde batez osatuta dago.
Argazkia: Gurutze Gorria bere hastapenetan.
Egilea: Gipzuzkoako Gurutze Gorria.