
Eskualde mailako gizarte elkarteenBidea Eginez koordinatzailearen eskutik, VII. BolondresenJardunaldiak ospatuko dituzte igande honetan Legazpin. Bailaran arlosozialean lan egiten duten 16 elkartek hartuko dute parte, eta eurenlana ezagutarazteko baliatuko dute.
Goizean arlo sozialeanlan egiten duten 16 elkartek postuak jarriko dituzte Euskal Herriaplazan, 11:00etatik 13:30era, eta bertan euren lanaren berri emangodiete bai herritarrei eta baita beste elkarteei ere. Lanaz gain,elkartean parte hartzeko bideak ere ezagutaraziko dituzte, boluntariobila. Eguerdi partean, berriz, elkarteetako kideek lagun artekobazkaria egingo dute.
Eguna girotzeko, aurrez mahai-inguruaegingo dute, gaur Legazpin bertan. Ordiziako kontseilu soziala;herritarren parte-hartze prozesu bat izena jarri diote saioari, etaBelen Balerdi eta Miguel Calvillo gonbidatuko dituzte, kontseiluanparte hartzen duten elkarteen ordezkari gisa. 18:00etan hasiko datertulia Legazpiko kultur etxean. Astean zehar ekitaldi gehiago ereegingo dituzte.
Irakurri albistea osorik Goierriko Hitzan.
Argazkia: eskualdeko gizarte elkarteen Bidea Eginez koordinakundeko kideak VII. Boluntario eguneko aurkezpenean Legazpin.
Egilea: Goierriko Hitza.