
Urretxuko Mineralogia etapaleontologiaren XXIII. Astea urriaren 30etik aurrera egingo daaurten. Egun horretan bertan eta azken urteetako egiturari jarraituz,paleontologia irteera izango da. Urretxuko Udalak jakitera emanduenez, irteeran parte hartu nahi dutenentzat irekita dago izenematea dagoeneko. Izena, kultur etxera bertara joanda, 943038088telefonora deituta edo aizpuru.ur@urretxu.net helbidera mezu batbidalita eman daiteke. Urriaren 26an izango da horretarako azkeneguna.
Aiako Harria-Arditurri-Luberri
Aiako Harria, Arditurri eta Luberriraizango da aurten ibilaldia. Aiako Harria, Euskal Herrian dagoenformazio geologikorik zaharrenetakoa da, orain 250 milioi urte inguruazaleratutako. Horrez gain, Pirinioetako mendikatearen muturretakobat ere bada.
Arditurriko interpretazio zentroanbestalde, Aiako Harria natur parkeko ondarearen, kulturaren etanaturaren aberastasuna modu bizi eta didaktikoan ezagutzeko aukeraizango da. Luberriko museoan amaitzeko, gai guztien sorrera,ezaugarri nagusiak eta agertokiei buruzko argibideak jaso ahal izangodituzte bisitariek.
Irteera urriaren 30ean
Irteera urriaren 30ean egingo da,larunbatarekin. Goizeko 8:00etan izango da irteera Urretxutik etaarratsaldeko 19:30 inguruan itzultzea aurreikusten da. Joan nahiduenak 35 euro ordaindu beharko ditu, prezio horretan sartzen diraautobusa eta bazkaria. 16 urtetik beherakoentzat prezioa 25 eurokoaizango da.
Urretxuko udaletxetik mendian ibiltzekoarropa aproposa eramatea gomendatu dute. Baita material bilketarakobaliagarriak izan daitezkeen zenbait gailu ere: mailua, zizela,poltsa eta argazki kamera kasu.