
Igande honetan, Goierri Garaiko IIIMendi Lasterketa ospatuko da. Esan bezala, aurtengoa hirugarrenedizioa izango da, eta ibilbidea, bigarren edizioko berdina izangoda. Ibilbideak 22 kilometro luze izango ditu eta lasterkariek Beloki,Izazpi eta Irimoko gurutzeak igo beharko dituzte, Areizaga-Kalebarrenplazatik abiatu eta leku berera itzultzeko. Lasterketa, goizeko10etan hasiko da.
Dagoeneko 70 lagun inguruk eman duteizena, eta hemendik igandera bitartean jende gehiago animatzea esperodute Goierri Garaia mendi lasterketa taldeko kideek. Iaz eguraldimakurra izan zen eguneko protagonista, eta aurten iragarpenekeguraldi nahasi xamarra iragartzen dute. Ibilbidean lokatza egongoda, baina ez dirudi iaz bezain eguraldi txarra egingo duenik. Izanere, korrikalarientzat ez ezik, lasterketa gertutik jarraitzen dutenzaleentzat ere oztopoa da, zalantzarik gabe, eguraldi txarra.
Lasterketari esan bezala, goizekohamarretan emango zaio hasiera, eta ibilbidean zehar hainbatkontrolgune eta jan-edan gune egongo dira atondurik lasterkarientzat.Ikusleen-tzat, hainbat puntu ere badaude ibilbidean zehar lasterketagertutik jarraitzeko: Areizaga-Kalebarren plaza bera, irteera marratarteko helmuga eta amaierako helmuga, Beloki, Izazpi eta Irimokogurutzeak edo eta Antio eta Santa Barbarako baselizak proposatzendituzte antolatzaileek.
Challenge
Maila bakoitzeko lehen sailkatuentzatsari bereziak izango dira, eta orain bi aste jokatu zen errepidekolasterketako eta mendi lasterketako denborak batuz denbora gutxienbatzen dutenentzat, diru-sariak ere egongo dira. Izan ere, mendilasterketaren eta errepide lasterketaren artean challenge-a antolatuda aurten ere.
Faboriotoen artean, Juanjo Igartzabalzumarragarra eta Ruben Lanz legazpiarra daude denen ahotan. Mendilasterketa ez ezik, challenge delakoa irabazteko ere hautagainagusiak eurak dira, errepide lasterketan puntan ibili zirelako.Ibilbidea ondo ezagutzen dute eta horrelako lasterketetan eskarmentuhandia daukate biek ere. Igartzabalen kasuan, gainera, kontuanhartzekoa da bera dela Euskadiko mendi lasterketen kopako egungotxapelduna.