
”Mapak eguneroko bizimoduarenikuspuntutik” izenburupean partaidetza tailerrak antolatu dituUrretxuko Udaleko gizarte zerbitzuen sailak. ”Hiriak” kolektiboak kudeatu eta bideratuko ditu saioak, hiri-diagnostiko partehartzaileak bultzatu eta espazio publikoaren gaineko proposamenakbiltzeko helburuarekin. Tailerra hiru egunetan zehar egingo da,lehena bihar, hurrengoa urriaren 27an, eta azkena abenduaren 1ean.Denak ere, Azipuruenea kultur etxean izango dira 18:00etatik20:00etara.
Jardunaldi parte hartzaile hauenhelburua, arkitektura ikuspuntu batetik, herriko kaleak etaelkartzeko lekuak elkarbizitzarako gune bihurtzea da. Horretarakoherritarren beraien parte hartzea ezinbestekoa da Urretxuko Udalakadierazi duenez.