
Urola Kirol Elkartearen futbol sailaketa Gipuzkoako Futbol Federazioak entrenatzaile ikastaroa antolatudute. Zumarragan egingo da ikastaroa azaroa eta ekaina artean atzoarratsaldeko aurkezpenean aurreratu zutenez.
Hiru maila daudeentrenatzaileen trebakuntza egiterakoan. Zumarragan martxan jarrikodutenak azaroan hasi eta ekainera arte iraungo du. Lehenengo mailakoaizango da eta jubenil taldeak entrenatzeko aukera emango dietituludunei, eta maila horretatik beherako beste guztiak ere bai.Ikastaroak atal teoriko bat izango du, UGLEn eskainiko dena. Baitaatal praktiko bat ere, hauek Argixaoko futbol zelaian burutuko dira.
Urola Kirol Elkartetik jakinarazi dutenez, ”ikastaroaZumarragara ekartzeko lan itzela” egin dute, ia bi urteko lanarenemaitza izan da aurten ikastaroa Zumarragan egin ahal izatearena.Udalak lagundu digu eta Federazioak ere bai», diote Urolatik.Hogeita hamar bat lagun trebatuko direla aurreratu dute.
Egilea: Goierriko Hitza.