Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Orokorra

Atzerapena (160. alea)

Urretxu eta Zumarraga
2010/10/25
Otamotz
Azkena ematen digutenetik ailegatzen denera… Ez legoke gaizki, atzeratu ordez, barkatu egingo baligute heriotza, edo bizitza. Zer diozu zuk, Melvin?   Atzeratzea agonia luzatzea da. Bezperatan jakin dugu prorroga eman digutela. Zertarako? Zu edo ni izango garen erabakitzeko. Partida irabazteko aukerarik ez badugu, soberan dago niretzat prorroga. Hilko gintuen sendagaia. Posible ote da? Hilko gintuen sendagaia. Hil eta sendatu. Poemak presoekin. Gutxi barru heriotzara eramango gintuen kimikoaren osagai bat bukatu omen zaio enpresa ekoizleari. Ezingo omen du epe luzean eskuratu. Bihar hil beharrean datorren astean hilko gaituzte. Astiro doa denbora hemen. Bitarte luzean gu azkenaren zain. Azkena hasten.   Konturatzen zara, Melvin? Zabaldu da mezua: korridorean bakarrarentzako dosia dago. Zu ala ni izango gara. Biotako batek oso gertu du azkena. Besteak urrutixeago. Gu hiltzeko droga hilgarria ekoizten dutenek ez omen dute heriotza zigorrarekin erlaziona ditzaten nahi. Hainbeste axola ote du horrek? Hiltzen duten sendagaiak ez dute haienak izaterik nahi. Ez gaituzte hilko, baina haien konpetentziak hil gaitzan utziko dute. Eta lehenago edo beranduago biok hilko gaituzte. Azkena eman ziguten eta atzerapenaz bada ere beteko dute. Biotako bat izango da, eta albistea bereziki irtengo da prentsan. Zu edo ni. Eta horretarako beste epaiketa bat izango dugu. Nik Melvin, uste dut ezin dezakedala berriz jasan: pertsona bat, demagun epailea, berriro nire heriotza-zigorra berresten. Zertan oinarrituko dira orain biotan aurrena aukeratzeko? Jokabide okerrena duena, abokatu garestienak defendatzen duena, zaharrena… Agian, noren heriotza-zigorra izan zen gogorragoa erabaki beharko dute. Heriotza-zigorren artean gogorrak eta oso gogorrak egon badaitezke! Berriro poesia presoekin.   Ez erantzun Melvin. Nire buruari galdezka ari nintzen. Hemen bakar-bakarrik gaude.   Hasieran idazten zidaten lagunek. Txandaka. Gero, tartean behin idazten zidan haietakoren batek. Urtearen errepasoa egiteko-edo. Haien abenturak kontatzen zizkidaten. Ez zidaten, ordea, galderarik egiten. Pentsatuko zuten nirea beti zela berdin. Eta nitaz erruki, nahiago izango zuten nire existentzia tristea hitzetan jartzera ez behartu. Patioan ere oso galdera gutxi egiten dizkiogu elkarri. Hitz hutsetan geratzen da dena hemen.   Bisitak urriak ziren hasieran. Oso epe laburrean bilakatu ziren ezerez. Ni betirako ekarri ninduten hona. Ingurukoek, maite nindutenek, badakite ez naizela bueltatuko. Prorroga odolusten uztea da. Hilabete batzuetako kondena. Melvin, pentsatu duzu inoiz ea zergatik ez diguten hemen barruan elkar hiltzen uzten? Akaso onena litzateke.   Hasieran, iritsi berritan, saiatzen zara zure burua aurkezten. Luzerako bidelagun izango dituzu, ezagutu nahi dituzu. Batez ere ezagutu zaitzaten da lortu nahi duzuna. Gutxira, behar beste ezagutzen dituzula iruditzen zaizu. Eta ez duzu gehiago ezagutu zaitzaten nahi. Denbora gehiena ziegan pasatzen duzu. Horrela beti eta betirako. Gure buruekin bakeak egin ditzagun izango da!   Egunean zehar ere hasieran dago indarra. Goizeko seietan pizten dira argiak, zazpietan txanden aldaketa dator. Eta hori da eguneko gertakizun bakarra. Egunero hasten da. Baina hemen, egunero hasten da bukatzen. Ulertzen didazu, Melvin? Inporta al du bada ulertzeak? Ez duzu erantzun beharrik. Zu ala ni. Ni prest nago. Agurtu ditut denak. Banan-banan agurtu ditut eskutitzez egindako lagun berriak. Bigarren bizitzakoak. Hona etorri aurretik nituenei komunikabideetatik egingo diet agur.   Bigarren bizitzako, edo heriotzako, lagunek, eskutitzetatik soilik ezagutzen nautenek orainaz bai, baina batez ere etorkizunaz hitz egiteko aukera ematen didate. Izan nahi nukeen etorkizunaz, niretzako nahi luketenaz, ume-umetan desira nuenaz. Lehenaz ere galdetzen didate eta eskertzen diet. Lehena nahi bezala eraiki dezaket. Edo gordintasunez deskribatu. Edo horretaz ez dudala hitz egin nahi esan eta isildu. Edo haienari buruz nik galdetu eta ondoren, erantzuna jasotzean, haien lehena irakurri. Eta haien ordez ni imajinatu kontatzen didaten haurtzaroan, nerabezaroan… Eta pentsatu nolakoa izango nintzatekeen ni haien lehena izango banu. Ariketa gogorra da, Melvin. Batzuetan lur jota uzten nau. Besteetan sentipenak bizitzen dizkit eta laguntzen dit horren hilda ez sentitzen.   Eta orain? Nola bete hemendik hilko nauten arteko egunak? Agurtu ditut eskutitz-lagun guztiak. Agortu ditut hemen bizirauteko nituen baliabide, estrategia eta lanabes denak. Zu ala ni hiltzeko deman ni hil nazaten desiratzen dut. Melvin, zer egin dezaket epaileak korridorean dagoen hiltzeko sendagai horrek ni hil behar nauela erabaki dezan?   Melvin, erailketa bategatik kondenatu ninduten. Hemen beste bat egiten badut, agian, berriz kondenatuko naute. Ez al duzu uste hemen bizi beharrekoak bizi izan dituzula? Agortu da denbora. Mesede bat egingo dizut. Melvin, Melvin, zergatik ez didazu erantzuten?  

Amaia Artolazabal

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT