
Gregorio Marañon sendagileospetsua zendu zela 50 urte dira aurten, eta Jose Maria Busca Isusigastronomo zumarragarraren lagun zen heinean, buzkantza lehiaketarenegunean, azaroak 7an, medikuari ere omenaldia egingo diote.
Buzkantza lehiaketa, Jose Maria Busca Isusiren omenezko 25.a,azaroaren 7an izango da Zumarragako Euskadi plazan. Marañoneta Busca Isusi omenduko dituzte eta horretarako hitzaldi sortaantolatu dute.
Hilaren 7an 10:30ean hasiko dira hitzaldiakZelai Arizti kultur etxean. Juan Jose Lapitzek Busca Isusi etaMarañon ”gastronomo handi” bezala aurkeztuko ditu. Marañonekmedikuntza-lanaz gain gastronomiarekiko interes handia zuen. Ondoren,Busca Isusiren seme Lauran Buscak aitaren inguruko oroitzapenak etagertakizunak kontatuko ditu. Amaitzeko, Madrilgo MarañonFundazioaren zuzendari Antonio Lopezek medikua eta gastronomia lotukoditu bere jardunean.
Egunak gehiagorako ere emango du. Herrikirol desafioa Xabier Aranberri Elorriaga eta Xabier ZalduaGurrutxazpi aizkolarien artean izango da. Zumarragako emakume taldekokideak harri proban ariko dira.
Argazkia: iazko buzkantza lehiaketako irudi bat.