
Ostadar mendi elkarteak azaroanospatuko duen 27. Mendi Astea aurkeztu berri du. Aurtengo berritasunnabarmenena da taldeak azken bost urteetan antolatutako Mendi etaNatura argazki lehiaketa ez duela egingo.
Bi irteera egingodituzte. Helduei zuzendutakoa azaroak 14an izango da eta Irimo etaZazpi Gurutzeetara eramango ditu mendizaleak. Argazkilariafizionatuek, bide batez, rallyan parte hartzeko aukera izango duteegun horretan. Anjel Etxeberriaren omenez egiten duten haurrentzakomendi irteeran bigarren rallya egingo dute, haurrei zuzendutakoa.Azaroak 21ean izango da.
Argazki jaialdia
Aurtengosari banaketa berezia izango da. Aurreko bost urteetako Ostadarargazki lehiaketako argazki onenak erakutsiko dituzte eta rallyetaraaurkeztutako argazki onenen bildumak ere bai. Hori guztia, azaroak26an izango da Urretxuko Labeaga aretoan. Ondoren, erakusketazabalduko dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, aurrekolehiaketatako argazki onenak eta aurtengo rallyetara aurkeztutakoonenak bilduko dituena.
Argazkia: iazko argazki lehiaketakosari banaketa ekitaldia.
Egilea: Carlos Mediavilla.