
Herritar asko batu ziren larunbateanUrretxun eta Zumarragan Udalbiltzaren aurkako auzia salatzeko”Plazak Bete” ekimenean. Gaur eta asteazkena artean egingo diraUdalbiltzaren aurkako epaiketaren azken saioak Madrilgo EpaitegiNagusian eta horren harira antolatu zen asteburuan aipatutakoekimena.
Giza kate batekin Urretxuko etaZumarragako udaletxeak lotu zituzten. Bertan izan ziren herritarrak,baita bi herrietako alderdi politiko, kultura nahiz herri mailakotalde ezberdinetako ordezkari ugari ere. Amaiera ekitaldian JosebaGarmendia auzipetuak epaiketa bukaerara begira sendo aurkitzen direlaaitortu zuen.
- Bideoa ikusi jarraian: