
Buzkantza lehiaketarako izena ematekoepea behin itxita dela, Zumarragako Udalaren kultura zerbitzutikjakinarazi dute bederatzi buzkantzagilek parte hartuko dutela. Iazkolehiaketan baino partaide bat gehiago izango da, hala. Zortzikerrepikatu egingo dute, eta haiei batu zaien buzkantzagileaArrasateko Jose Ramon Otamendi da. Guztiak buzkantzagileprofesionalak dira, lehiaketako oinarriek horrela eskatuta. IazBeasaingo Olano harategikoek irabazi zuten.
Buzkantzalehiaketa azaroaren 7an izango da, igande honetan. Harakin batzuekproduktuak salgai ere jarriko dituzte. Artisautza erakusketa etasalmenta ere izango da Euskadi plazan.
Buzkantza lehiaketaren28.a aldia izango da, eta Busca Isusi gastronomo zumarragarrarenomenez egiten denetik 25 urte beteko dira. Urteurrenaren harirahitzaldiak egingo dituzte egun berean Zelai Arizti kultur etxean.Gregorio Marañon sendagilea eta Busca Isusi lotuko dituzte,eta gastronomoa protagonista duen hitzaldia egingo du haren semeak.
Herri kirolak
Herri kirol desafioa ere izango da.Eguerdian Xabier Aranberri Elorriaga eta Xabier Zaldua Gurrutxazpiaizkolariek 3,20 metroko zirkunferentzia duen enborra ebakiko dute.Bestetik, emakume taldeko zortzi lagun harri proban ariko dira, 500kiloko harriarekin.