
‘Urretxuar Ibiltarien Flaxa’ ekimenarenbarruan, Urretxuko eta Zumarragako hainbat lagunek beraien bidaiesperientziak, sentsazioak, bizipenak eta kuriositateak azaldukodituzte, ikus-entzunezko materialaz lagunduta eta Euskal Jaia taldeakantolatuta.
Ziklo honen helburuak, bidaiatzekogrina piztea eta argazki zaletasuna bultzatzea dira. Ibiltarienflaxean bidaiaren bat egin duen eta bere bilduma jendaurreanerakusteko gogoa duen edonork hartu dezake parte. Aurten lau emanaldiizango dira Urretxuko Labeaga aretoan. Guztiak 20:15etik aurrera.Ostegun honetan, Eslovenia eta Austriari buruzko emanaldiak irekikodu aurtengo zikloa.
Egitaraua:
- Azaroak 4, osteguna: “Eslovenia-Austria”
- Azaroak 9, asteartea: “India”
- Azaroak 10, asteazkena: “Far Westeko Euskal Herritik Holliwoodera”
- Azaroak 12, ostirala: “This is Bizi”
Karrozak egiten aritzen ziren koadrilekosatutako Euskal Jaia taldea hasi zen duela hamabi urte ekimen hauantolatzen. Urtean zehar, ekimen herrikoiak sustatu nahian otuzitzaien ideia eta ordutik egonkortuz joan da urtetik urtera.