
Azaroaren 5ean eta 6an, ostiralean etalarunbatean, Z.U.G.A.-k (Zumarraga-Urretxuko Gazte Asanblada) bereurteroko mintegia egingo du. Mintegi honek urteko balorazioa egitekoeta datorren urteko lanak eta helburuak finkatzeko balio izan ohi du.
Aurten ordea, honetaz gain, autokritikabat egin eta asanbladarentzat funtsezkoa den gai bati jarri nahi zaioarreta. Izan ere, badira urte batzuk jendearen inplikazio mailagutxitu dela baita belaunaldi berriek Gazte Asanbladan parte hartzekogogo falta sumatu zenetik ere.
Guzti honegatik, bi herrietako gazteguztiak gonbidatu nahi izan dituzte asteburuan egingo den bilerara.Bai GazteleKUa garrantzitsua dela uste dutenak, baita GazteAsanbladak antolatzen dituen ekimenak gustuko izan eta parte hartunahi dutenak ere.