
Txalo Produkzioak ekoiztetxeak AnthonyShaffer (1926-2001) britainiarraren testu famatua aukeratu etaeuskaratu du antzezlan honetarako. Liverpoolgo antzerkigile honek1970ean idatzi zuen antzezlana, eta handik bi urtera Joseph LeeMankienwicz-ek zinera eraman zuen, gaztelaniazko bertsioak ‘Lahuella’ izan zuelarik izenburu.
Bi gizonen arteko eztabaida luzea da’Arrastoa’. Andrew Wyke intrigazko nobelagile ospetsua da, etajokozale amorratua. Munduko txoko guztietatik ekarritako jokoz beteadu etxea. Egun batean, Milo Tindlek bisita egingo dio, italiarjatorriko gaztea eta bidai agentzia baten jabea, eta Andrew-renemaztearen maitalea ere bai. Elkarrekin solasean eta tragoxka batedaten ari direla, Andrewk plan proposatuko dio, ustez biak irabazleaterako diren joko arriskutsu bat.
Ramon Agirre eta Asier Hormaza aktoreakaukeratu dituzte bi paper nagusi horietarako. Ramon Agirrek berakegin du egokitzapena, jatorrizko bi ordu eta erdiak ordu eta erdianutzita. Zumarragan, ikuskizuna 22:30ean hasiko da eta egunean bertansarrerak leihatilan erosi ahal izango dira: goizez 11:30tik 13:30raeta antzezlana hasi aurretik 22:00etatik 22:30ra.