Azaroan egingo dute Eraldatzenelkarteko kideek Berdintasunaren inguruko zortzigarren foroa.Oraingoan, gazteriari erreparatuko diote bereziki. Eraldatzenelkartetik azaldu dutenez, foroak jarduera ezberdinak hartuko ditu,helburua berdintasunaren alde lan egiteko bide berriak jorratzeadelarik. Guztia, emakumeen kontrako indarkeria saihesteko. Foroareninguruan antolatutako ekintza guztiak irekiak izango dira.
Aurrekourteetan landutakoari jarraipena emango diote VIII. BerdintasunForoan. Emakumea eta osasuna, sexualitate eta erantzukizuna etaberdintasun harremanak emakumezkoen eta gizonezkoen artean; horiekdira aztertuko dituzten gaiak, besteak beste.
Aurtengo foroakaurrekoek baino ekintza gehiago bilduko ditu. Ekintza guztiakUrretxun eta Zumarragan egingo dituzte eta Foroa berez, hilaren 27anhasiko bada ere, lehenengo hitzaldia hilaren 18an izango da. Ikusijarraian egitaraua osorik.
Egitaraua
- Azaroak 18, osteguna. Erick Pescador, Emozioetatik zaintzaraino berdintasunaren bidean. Aizpurunea kultur etxean (Urretxu), 18:00etan.
- Azaroak 19, ostirala. Erick Pescador, Sexualitatea, plazerra eta zaintza. Labeaga aretoan (Urretxu), 10:00etan eta 19:00etan Gaztetxean. Nerabe eta gazteei zuzendutakoak.
- Azaroak 25, osteguna. Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko eguna.
- Mahai parte-hartzailea Labeaga-Areizaga plazan. 11:00-13:00.
- Osasuna generoaren ikuspuntutik, Zumarragako Ospitalean, 15:00etan.
- Elkarretaratzea Areizaga-Kalebarren plazan, 19:00etan.
- Azaroak 26, ostirala.
- Eva Bolaños, Osasuna, gaixotasuna eta osasun zerbitzuen arreta, berdinak al gara emakumezkoak eta gizonezkoak? Zelai Arizti kultur etxean (Zumarraga), 10:00-12:00.
- Eva Bolaños, Gure osasunaren inguruko erabakiak hartzen, Zelai Arizti kultur etxean, 19:00etan.
- Azaroak 27, larunbata. VIII. Berdintasun Foroa, Zelai Arizti kultur etxean, 9:30tik aurrera.
Argazkia: iaz Urola GaraikoMankomunitateak deituta, azaroaren 25ean egin zen elkarretaratzea.