Urretxuko Mineralogia etaPaleontologiaren asteak, asteburuan bilduko ditu ekintza gehienak.Dena den, aste guztian zehar erakusketa ezberdinak doan bisitatzekoaukera zabalik dago ‘Urrelur’ museoan. Bi zatitan berezita dagomuseoa: lehenengo zatia mineralei buruzkoa da eta bigarrenaPaleontologia sailak osatzen du. Garai geologiko ezberdinetakoerakusgarri fosilak azaltzen dira bertan. Museoak bisita gidatuakegiteko aukera ere eskainiko du.
Erakusketa monografikoak
‘Urrelur’ museoan urte guztian zeharikus daitezkeen bi erakusketez gainera, beste bi erakusketamonografiko ikusteko aukera ere badago egun hauetan. Batetik, mundukopiritei buruz Domingo Vazquez-ek antolatutakoa eta bestetik, JavierAguado eta Nicolas Mesasen ‘Amalur’ erakusketa monografikoa.
Ipuin kontalaria
Haurrei zuzendutako ekintzarik ere ezda faltako aurtengo mineralogia eta paleontologiaren astearenbarruan. Gaur bertan esaterako, ipuin kontalaria izango daAizpuruenea kultur etxean 17:00etan hasita. 6 eta 8 urte bitartekohaurrei zuzendutako ekimena izango da Itziar Zubizarreta ipuinkontalariaren eskutik.
Argazki tailerra
Aurten Joaquim Callem-enargazkilariaren eskutik argazki tailerra ere antolatu da. Mineral,fosil eta naturako elementuei argazkiak ateratzeko teknika bereziakerakutsiko ditu Callem-ek. Gainera, asteburuan egingo den azokan,erakusleku berezia izango da gai honi eskainita.
Asteburuan azoka, parkea eta ibilaldia
Asteburuan pilatuko dira Mineralogiaeta Paleontologia Aste honetako ekintza nagusienak. Hori horrela,bihar eguerdiko 12:30ean egingo da, mineralogia eta paleontologiaastearen inaugurazio ofiziala Ederrena pilotalekuan. Aurten erefosilak, mineralak eta harribitxiak erakutsi, saldu eta trukatzekohainbat erakuslek azoka egingo dute Ederrenan bertan.
Gainera haur eta gaztetxoentzakourteroko parkea gauzatuko da asteburu guztian zehar. Gernikako Arbolaplazan gizon prehistorikoen pinturak, urre biltzaileak, aurkikuntzapaleontologikoak, meategia eta beste hainbat ekintza izango dira.Egun berdinetan, Txu txu tren meatzariak ibilbide ezberdinak egingoditu familia osoari zuzenduta. Larunbatean eta igandean gainera,mineral bizidunen kalejirak alaituko ditu herriko kaleak musikazlagunduta.
Ibilbide geologikoa
Aurtengo astearen barruan, gurebidegorriaren historia geologikoa ezagutzeko aukera izango da Jose MªHernandez, Geologia Zientzietan Doktorearen eskutik. Bizikletazegingo da ibilbidea eta Urola ibaiak mendeetan zehar lan du duenharana ezagutzeko aukera izango da. Ibilbidea larunbatean egingo da10:30ean Kalebarren-Areizaga plazatik irtenda.
Argazkia: mineralen eta fosilen azoka iaz, Ederrena pilotalekuan.
Ikusi bideoa jarraian: