
Gipuzkoako XIV. euskal kantutxapelketak bere ibilia hasiko du bihar, Azkoitian egingo denlehenengo kanporaketan. 27 parte-hartzaile izango dira aurten,guztira, 46 kantari eta 40 musikari arituko direlarik. Bihar izangodute lehen saioa Azkoitiko Baztartxo antzokian 18:00etan. Bigarrenlehia Urretxun izango da, datorren azaroaren 14an, 18:00etatikaurrera Labeaga aretoan.
Bi kanporaketa hauetatik hamabi lagunaukeratuko ditu epaimahaiak (hamabosteraino luzatu daiteke zerrenda).Hautatuek azaroaren 21ean jokatuko dute finala Donostiako AntzokiZaharrean, 18:00etan.
Hiru sailetan aurkeztuko dirakantariak: bakarlari, bikote edo talde gisa. Kategoria bakoitzeko b isari banatuko dituzte Donostiako finalean. Gainera, sorkuntza lanonenak ere jasoko du saria Urretxuko Lekaio kultur elkarteareneskutik. Finaleko egunean, iazko kantuen diskoa aurkeztuko dute bidebatez.