
Pasa den urriaren 17an ekin zionibilbideari Udazkeneko XXV. Musika Zikloak Urretxun. Urtero bezala,aurten ere abesbatzen testuinguruan musika proposamen ezberdinakikusi eta entzuteko aukera izan da. Herriko Goiargi abesbatzak irekizuen zikloa eta atzetik izan dira partaide Oñatiko Ganbara edoeta Lituaniako Liepaités haur abesbatza. Igande honetanArrasateko Goikobaluk itxiko du zikloa.
Goikobalu abesbatza
Goikobalu Abesbatza, betidanikArrasaten egon den musika koralarekiko (Parrokiko Abesbatza,Zartzuelen emanaldiak, Danok Abesbatza) ilusio eta zaletasunarenfruitua da. Bere lehenengo pausoak 1989an Luis Ignacio Ruiz deAlegria-ren zuzendaritzapean eman zituen eta hasieratik musikakoralaren arlo guztiak jorratzea izan du helburu (polifonia, herrimusika, sinfoniko korala, klasikoa…).
Emanaldia aurreko aldietan bezalaUrretxuko Tourseko Martin Donearen elizan izango da, 19:00etanhasita. Ekitaldia doakoa da eta nahi duen guztia dago bertaragonbidatuta.