
Igande honetan Zumarragako buzkantzalehiaketaren 28.a aldia izango da eta Busca Isusi gastronomozumarragarraren omenez egiten denetik 25 urte beteko dira. Lehiaketahonen testuinguruan, eta Zumarragako ostalaritza sektorea sustatu etadinamizatzeko helburuarekin, Zumarragako I. pintxo lehiaketa antolatudu Zumarragako Udalak.
Lehiaketan parte hartzeko gonbiteaZumarragako taberna eta kafetegi guztiei helarazi bazaie ere, 46guztira, 6 tabernek eman dute azkenen baiezkoa. Hala, Alexander,Arkupe, Ezkiotarra, Hirukia, Iburreta, Saski tabernak hartuko duteparte lehendabiziko aldiz egingo den lehiaketan. Taberna bakoitzakoinarrian buzkantza duen pintxo bat aurkeztu beharko du. Pintxoakgaur arratsaldean eta bihar egun osoz probatzeko aukera izango daeuro baten truke.
Lehiaketara aurkeztuko diren pintxoak:
- Alexander: babarrun krema tartaleta, sorpresadun buzkatzarekin eta udazkeneko krokanti iberikoa.
- Arkupe: buzkantzaz beteriko piperra, onddo saltsarekin.
- Ezkiotarra: buzkantzadun ogi xigortua, buztana eta foie-arekin.
- Hirukia: buzkantza eta fruitu lehorren tartaleta porru txapelarekin.
- Iburreta: ‘San Martin’ buzkantza krema
- Saski: “Ferrero Rocher”
Bi sari banatuko dira. Bata,epaimahai tekniko batek aukeratuko duena, Kabia eta Mirandaolajatetxeetako sukaldeko arduradunek osatutakoa. Eta bestea,herritarrek euren botoen bitartez aukeratuko dutena. Horretarako,lehiaketan parte hartuko duten taberna bakoitzean kutxatxo bat egongoda nahi duenak bere botoa eman dezan. Parte hartzen duten herritarguztien artean gainera, Kabia jatetxean bi pertsonentzako dastatzeafari bat zozketatuko da. Pintxo irabazleen izenak igandean,buzkantza lehiaketaren barruan emango dira jakitera eta orduan egingoda sari banaketa.
Egilea: Asier Zaldua.