
Atzo amaitu zen Urretxun 23.Paleontologiaren eta Mineralogiaren Astea. Hainbat izan dira asteguztian zehar egin diren ekintzak. Urrelur museoan Amalur eta MundukoPiriten erakusketa monografikoak izan dira ikusgai, haurrentzakoparkean ere ekintza ugari egin dira asteburuan eta atzo, TxemaHernandez geologoaren eskutik ibilbide geografiakoa gauzatu zenbizikletan bidegorrian zehar.
Azken hau izan da gainera,mineralogiaren asteak aurten ekarri duen berrikuntzetako bat. 50pertsona inguruk hartu zuten parte atzo ibilbidean eta urteetanatzera eginda, gure ingurunearen jatorria hobe ezagutzeko aukera izanzuten.
Beste berrikuntzetako bat JoaquimCallem argazkilariak naturako argazkigintzaren inguruan eman zuenikastaroa izan da. Hogei bat pertsonek hartu zuten parte ikastaroan.
Asteburuan izan da dena denomenaldietarako tarterik ere, izan ere, Urretxuko Udalak SergioMaquiarrain nafarra omendu zuen larunbatean. Orain gutxi bizia galdudu Maquiarrainek auto istripu batean, eta urteetan Mineralogia asteaantolatzen egin duen lana eskertu nahi izan zaio modu honetan.
- Ikusi bideoa jarraian: