
Igande honetan, hilak 14 hasiko daOstadar Mendia Taldeak antolatuta XXVII. Mendi Astea. Funtseanaurreko edizioetako egitaraua mantentzen bada ere, aurtengoakberrikuntza garrantzitsuak dakartza. Helduei eta haurrei zuzendutakoargazki rally bana egingo dute, baina ez da Ostadar Mendi eta Naturalehiaketarik izango.
Hala igandean bertan izango da heldueizuzendutako argazki rallya. Irimo eta Zazpi Gurutzeetan zehar egingoda ibilaldia eta argazkilari afizionatuek, bide batez, rallyan partehartzeko aukera izango dute. Anjel Etxeberriaren omenez egiten dutenhaurrentzako mendi irteeran bigarren rallya egingo dute, haurreizuzendutakoa. Azaroak 21ean izango da.
Ikus-entzunezkoak
Gainontzekoan ikus-entzunezkoenproiekzioak izango dira mendia astearen muina. Aurten lau izangodira. Emanaldi guztiak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira jarraianaipatutako egun eta lekuetan.
- Azaroak 22, astelehena: ‘Euskal Herriko mendiak’; Juan Mari Gabilondo. Aizpuruenea kultur etxea.
- Azaroak 23, asteartea: ‘Alpeak denontzat (Frantzia eta Suitza)’; Antxon Iturriza. Labeaga aretoa.
- Azaroak 24, asteazkena: ‘Chogoriren bi aurpegiak’; Alberto Zerain. Zelai Arizti aretoa.
- Azaroak 25, osteguna: ‘Pirinioetako hirumilakoak’; Gorka Azkarate. Zelai Arizti aretoa.
Argazki jaialdia
Aurtengo saribanaketa berezia izango da. Aurreko bost urteetako Ostadar argazkilehiaketako argazki onenak erakutsiko dituzte eta rallyetaraaurkeztutako argazki onenen bildumak ere bai. Hori guztia, azaroak26an izango da Urretxuko Labeaga aretoan. Ondoren, erakusketazabalduko dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan, aurrekolehiaketatako argazki onenak eta aurtengo rallyetara aurkeztutakoonenak bilduko dituena. Abenduaren 5era arte izango da ikusgai.
Mendi Astearekin amaitzeko, azaroaren27an larunbata, urteroko batzar orokorra egingo dute bazkideek etahurrengo egunean urteko azken irteera. Aurten Larrun aldera joangodira, bazkaria egingo dutelarik bertan biltzen diren guztien artean.
Argazkia: iazko argazki lehiaketakosari banaketa ekitaldia Zelai Arizti aretoan.
Egilea: CarlosMediavilla.