
Buzkantza izan da dudarik gabeprotagonista asteburuan Zumarragan. Ostiral arratsaldean hasitalarunbatera arte Zumarragako I. pintxo lehiaketa egin den. Seitabernek hartu zuten parte, Alexander, Arkupe, Ezkiotarra, Hirukia,Iburreta eta Saski tabernak hain zuzen. Taberna bakoitzak oinarrianbuzkantza zuen pintxo bat aurkeztu zuen. Bi sari banatu zituzten,bata epaimahai teknikoak izendatutakoa eta bestea herritarrekberaiek, euren botoen bitartez aukeratutakoa. Epaimahaiaren iritzizSaski tabernako ”Ferrero Rocher” izan da onena. Herritarren iritzizaldiz, Ezkiotarra tabernak aurkeztutako buzkantzadun ogi xigortua,buztana eta foie-arekin izan zen onena.
Mikel Serrano, Zumarragako alkateakatzo egin zen sari banaketa ekitaldian esan zuenez, lehiaketakarrakasta izugarria izan du. Lehiaketara aurkeztutako 3000tik gorapintxo saldu ziren eta guztira 1900 boto eman zituzten herritarrek.
Jesus Mari Deba
Bestalde atzo egin zen Zumarragakobuzkantza lehiaketaren 28.a aldia, Busca Isusi gastronomozumarragarraren omenez egiten den 25.ena. Lehiaketan bederatzibuzkantzagilek izena emanda zuten arren, azkenean zortzi aritu zirenlehian. Epaimahaiak, Ezkio-Itsasoko Jesus Mari Debaren buzkantzaaukeratu zuen azkenean. Ormaiztegiko Iñaki Camposentzatizan zen bigarren saria eta Debarentzat baita aurkezpen onenarensaria ere.
Argazkia: pintxo lehiaketako eta buzkantza lehiaketako irabazleak atzoko sari banaketaklo ekitaldian.
- Herri kirol desafioa ikusi bideoan: