
Urretxu-Zumarragako Amnistiaren AldekoMugimendutik azaldu dutenez, gaur goizean presoek espetxekozuzendaritzarekin egindako bilera baten atzetik hartu dute erabakia.Moduloetan binaka jarri ditu espetxeko zuzendaritzak eta jarreraaldaketa hau ikusirik, presoek protesta bertan behera uzteko erabakiahartu dute. Bi aste hauetan 8 kilo inguru galdu ditu Segurolak. Halaere, gertukoek azaldu dutenez, argal egon arren oso alai eta indartsuaurkitzen da urretxuarra.
Ostiraletako mobilizazioak
Urretxu-Zumarragako amnistiaren aldekomugimenduak salatu duenez, «tristea da presoek gutxieneko gizaeskubide batzuk eskuratzeko duten baliabide bakarra, hau da,muturreko ekintza, erabili behar izatea». Hala, ostiraletakoelkarretaratzeekin jarraituko dutela iragarri dute, «ea guztionartean presoen giza eskubideak bete daitezen eta giza eskubideguztiekin Euskal Herrira etor daitezen lortzen dugun».
Higiene falta
Murtziako espetxean dauden euskal presopolitikoek pasa den urriaren 25ean hasi zuten gose greba, moduloetanbizi zuten bakartze egoera eta espetxeak pairatzen zuen arratoienizurritea salatu asmoz. Egun 6 euskal preso aurkitzen dira espetxehonetan.