
”Terrorismoaren biktimen oroimenerakoeta omenaldirako”, Memoriaren Eguna izendatu du Eusko Legebiltzarrakazaroaren 10a, eta egun horren inguruan ekitaldi ugari antolatu dira.Besteak beste, Eusko Legebiltzarrak erakunde adierazpena onartuko dubiktimen omenez. Ekimenak baina ez dira Eusko Legebiltzarreramugatuko eta zenbait herritan ere bat egingo dute biharko deitutakoegunarekin. Hala, Zumarragako Udalak, prentsa ohar bidez jakiteraeman duenez bat egingo du biharko egunarekin.
Pasa den maiatzean inauguratu zenoroimenaren monolitoan adierazpen instituzionalaren irakurketa etalore eskaintza izango dira 12:00etan. Ondoren, elkarretaratze isilaizango udaletxeko arkupeetan. Udaletik jakitera eman dutenez,jarduera irekia da eta herritar guztiak ekitaldian parte hartzeragonbidatuta daude.
Argazkia: oroimenaren monolitoareninaugurazioa, pasa den maiatzean.