
Goierri Kirol Elkarteko mendi sailak irteera berri bat antgolatu du igande honetarako. Txangoa Burgos eta Araba artean izango da Obarenes mendi sistemaren inguruan. Obarenes Mendiak 30 bat kilometrotakoluzera duen era askotako mendi sistema da, Sobrongo Hoces del Ebrotik(Burgos eta Araba) Conchas de Haroraino zabaltzen dena, non EbrokKantabria mendizerratik banatzen duen. Burgosko Bureba eskualdearengainean altxatzen diren harresi batzuk izango bailira.
Pancorboko haizpitarteak bi sektoretanbanatzen du mendi sistema hau. Bata Hoces del Ebro eta Pancorboartean eta bestea Pancorbotik barrena. Mendi txango hau bigarrensektoretik izango da, bertako mendi batzuetan ibiltzea da asmoa etaibileran zehar Pancorbo eta Oron herriak lotuko dira.
Ibilaldian Valcalvado (961 m), Peñade las Yeguas (1001 m), Peña Foncea (980 m) eta Peña LaMuela (928 m) mendietara igoko dira. Azken mendi honek bi tontorditu, bat La Muela edo Zarata izenekoa, eta bestea, gurutzeduna, LaPaul (913 m) izena duena. Guztietatik Burgos eta Errioxakogoi-lautadak, Obarenes mendien beste zatia eta panoramika zabalazgozatu ahal izango da.
Ibilaldiaren erdialdean Cellorigomendiaren monolito bertikalen gailurrak eta bere oinetan dagoenherriak mendizaleen begirada bereganatuko dute. Tontor hau Errioxakolurraldean dago eta Pulpito de la Rioja bezala ere ezaguna da.Irteera ordua goizeko 7:00etan jarri dute Goierriren egoitza ondoan,igandean.